XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HITZAURREA.

Hezkuntz zientziatzat edo Pedagogiatzat ezagutzen duguna oso berria da.

Zaharra berriz, Hezkuntzaren praktika giza bizitzan aurkitzen dela esatea, baina berari buruz sortutako teoriak, zentzu zientifikoan, noski, mende eskasa besterik ez du.

Agian horregatik Pedagogia hitza aipatzen denean gehiengoak Hezkuntzaren praktikaz pentsatzen du eta Pedagogia zientzia denik ez du ia inork uste.

Hildo honetatik eguneroko bizitzan zera nabarmentzen da: Pedagogiaz hitz egiteko (edo zernahi esateko) edonork uste izan ohi du eskubiderik ba zuela.

Beste zientzietan, ordea, klasikotzat jotzen den " kategoriazko hertsiketarekin " topo egiterakoan, jarrera hori ez da agertzen.

Kategoriazko hertsiketaren kontzeptuak diogunez, zientzia bakoitza jaun eta jabe da bere xedeaz ihardutzeko.

Horretarako, hain zuzen, aproposa den mintzairak, tresnak eta egiturak eraiki egiten bait ditu.

Baina Hezkuntzaren kasuan ez da holakorik gertatzen eta, beraz, Hezkuntzari buruzko zientzia, PEDAGOGIA, gutxienez, susmagarri daiteke.

Liburuxka honek hortik abiatu nahi du, arazoari zentzu orokorrean heltzeko.